|
JAGOBA
TERRONES ARRATE
Berango / Algorta 19 .11.05
JAEN - 800 km. Algortatik
|
|
Jagoba
Terrones 2001eko urriaren 30ean atxilotu zuten, Amnistiaren Aldeko
Batzordeen kontrako operazioan.
Garzonek 2001eko urriaren 31n agindu zuen AABen kontrako lehen
operazioa, 13 lagun atxilotu zituen, eta urte bereko abenduaren 19an
taldearen jarduera legez kanporatu zuen. Ordutik operazio gehiago ere
egin ditu, eta AABen jardueraren jarraitzaile izateaz akusatuta
Askatasuna legez kanporatu eta hainbat kide gehiago ere atxilotu zituen
2003ko otsailean.
Sumario horrekin zerikusia izateagatik 27 lagun auzitara bidaltzea
erabaki zuen Garzonek, ETAko kide izatea akusatuta: Juan Mari Olano,
Iñaki Reta, Sabino Juaristi, Iñaki Loizaga, Ixone
Urzelai, Asier
Virumbrales, Julen Zelarain, Aitor Jugo, Jagoba Terrones, Julen
Larrinaga, Aratz Estonba, Ainhoa Irastorza, Iker Zubia, Maite Diaz de
Heredia, Josu Beaumont, Alex Belasko, Txema Olabarrieta, Gotzon Amaro,
Jorge Txokarro, Mitxel Sarasketa, Gorka Zulaika, Jon Beaskoa, Jorge
Luis
Redondo, Juan Antonio Madariaga, Maitane Mendez, Gari Arriaga eta Julen
Arzuaga. Askatasuneko ordezkari Jean Francois Lefort bilatu eta
atxilotzeko agindua ere emana dute
Helbidea:
Jagoba
Terrones Arrate
Centro Penitenciario
Jaen II
23071 JAEN
1.- Jagobaren
gutuna, Jaengo egoerari buruz (2004.10.13)
|
|
|
|
|
1.-
Jagobaren
gutuna, Jaengo egoerari buruz (2004.10.13)
Iepa zuek!
Edozer baino lehen besarkada handi handi bat bidaltzen dizuet. (...)
Gaurko honetan, apur bat hemengo bizi baldintzei buruz hitz egingo
dizuet. Txapa larregi ez botatzen saiatuko naiz.
Espetxe honetan, hamabi kide gaituzte gatibu. Modulo baten, Josu Diaz
de
Heredia (Gasteiz); beste baten, Gotzone Lopez de Luzuriaga (Gasteiz)
eta
Joxepa Ernaga (Zubiri - Nafarroa) biak elkar; eta gainontzekook
isolamenduan: Joseba Arregi (Oinati), Kepa Arronategi (Gernika), Urizar
"Gautxori" (Arraxola), Sagardui "Gatxa" (Zornotza; Asier Garzia
(Donostia), Aitor Garzia (Gasteiz), Pako Palacios (Santurtzi), Mikel
Arrieta (Orereta) ta ni.
Egunero, lau orduko patioa daukagu eta bi txandatan ataratzen gaituzte.
Beti ataratzen gaituzte berdin, hau da, egun baten arratsaldean (neguko
ordutegia 15:00-19:00 eta udakoa 16:00-20:00) eta hurrengo egunean
goizean (urte osoa 09:00-13:00). Gero, 27 ordu segidan ziegan eta
berriro arratsaldean, hurrengo egunean goizean... Patioaren neurriak,
zabalera 5 m. eta luzera 35 inguru dira. Txakurtegia Patioan dago.
Patioaren ondoan, gela txikitxu bat dago eta ondoan dutxa ta komuna
(ziegan ez dago dutxarik). Patioari dagokionez, hori gutxi gora-behera.
Ziegak, zabalera 2 m. eta luzera 4 m. dute, eta barrutik dana
zementozkoa da. Konketa txiki bat du, komuna, mahai bat eta erropa
uzteko zementozko balda batzuk. Atearen beste aldean, horman, "lehio"
antzeko bat dago. zeigaren barrutik begirata, lehenago barroteak ditu
(bertikalak eta horizontalak) eta gero burni sare bat. Ziegak oso
ilunak
dira. Aurpegia mahaiaren kontra jartzen baduzu zeru apur bat ikusten
da,
baina ia ezer. Patio eta ziegaren artean horma bat dago, ziegatik bi
metrotara edo, eta horma hori da lehio zulo horretatik ikusten den
gauza
bakarra. Bizarra kentzeko makinila, artaziak... ezin ditugu ziegan
euki.
Dagoen gela baten gordetzen dituzte eta bizarra moztu nahi duzunean
ematen dizute eta berriro eramaten dute. Ziegatik urtetzean eta
sartzean
aldi bakoitzean katxeoak egiten dizkigute (daramagun guztia begiratzen
eta raketa pasatzen). Janari guztiak ziegan egiten ditugu. Korreoaren
aldetik, astero bi gutun soilik bota ahal ditugu, eta kaletik jasotzen
ditugunak, gutxi gora-behera hilabete bateko atzerapenarekin jasotzen
ditugu. Telefonoko deiak, astean, bost minutuko bi dei egin ahal
ditugu.
Bisitak, 40 minutukoak dira eta lokutorioetan oso txarto entzuten da.
Hilero, bis familiarra, intimoa (ordu ta erdikoa bakoitza) eta umeekin
elkarbizitzakoa (lau ordu) egin ahal dugu. Bai bisitak, eskutitzak ta
deiak grabatzen dizkigute. Isolamendutik, soilik lokutorioetara joateko
eta bisak egitera ataratzen gaituzte. Ez daukagu kiroldegira joaterik
ez
eta aktibitaterik (tallerrak...). Hamar egunean behin gutxi
gora-behera,
zigor bat jasotzen dugu (parte bat). Patio ondoan dagoen gela, kanpoko
komuna... garbitzeari uko egiten diogulako. Horretaz gain, egiten dugun
edozein ekimenaren aurrean, asteburuko zigorrak jartzen dizkigute
(normalea 10 asteburu). Hau da asteburuetan lau orduko patioa euki
beharrean, bi soilik eukitzen ditugu.
Hemengo isolamenduan 24 ziega daude eta gu bakarrik eukitzen gaituzte
hemen. Noizbehinka preso arruntak ekartzen dituzte ere (moduloan
borrokaren bat eukitzen dutenean) egun pare bat egoten dira eta berriro
moduloetara eramaten dituzte.
Ba, gutxi gora-behera hau da hemengo bizi baldintzen inguruan dagoena.
Aldaketak edo ematen badira komentatuko dizuet, eta hori bai, zeozer
inguruan gehiago zehaztea edo zeozer konkretu jakin nahi baduzue,
komentatzen didazue, bale!
Ba gaurkoz ez dakit zer gehiago kontatu. Hori bai, soberan dago esatea,
indarrez eta animoz toperaino gaudela. Hemen dago adibidez Gatza kidea,
espetxean 24 urte ta erdi daramala eta izugarria da duen indarra ta
animoa.
Jotake Garaipena lortu arte!!
Aurrera bolie!!
Egun bat gutxiago geratzen da gure herriaren Askatasuna ospatzeko
2004.10.13
Jagoba
|
|
|
|
|