IÑIGO
OTAZUA URRESTI "Oti"
Algorta 1968.05.07
TOPAS (Salamanca) - 490 km. Algortatik
|
|
Iñigo
Otazua Oti
1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten eta 30 urteko espetxe zigorra
betetzen ari da. Carabanchel, Alcala-Meco eta Cuencako
espetxeetan izan ondoren, Basaurira ekarri zuten 1999ko
uztailean, Epailearen aginduz, bere amak ikus ahal zezan. Izan
ere,
Otiren ama elbarria da eta ezin du
bidaia
luzerik egin. Bost urte semea ikusi gabe zeramala Epaileak auto
batez legea aplikatzea agindu zien Espetxeko arduradunei, eta
Basaurira ekarri zuten. Hala ere, urte bat geroago, 2000ko
abuztuan,
Oti Salamancara eraman zuten,
jakinda
bertan aurreko epailearen autoak indarrik ez duela. Beraz,
berriro aurreko arazoarekin dago: familia erabiltzen dute
presoa politikoki presionatzeko, bere pentsamoldeak eta
jokabideak aldatu ditzan alegia.
Oti 1.go gradoan
sailkatuta dago
espetxean sartu zutenetik,
okerrenean alegia, eta urte asko egin ditu bakartuta, baita
Basaurin izan denean ere. Orain Topasen isolamenduko moduloan
dago, eta patiora 4 ordu ateratzen da egunero, beste euskal preso
politiko batekin. Modulo hau seguritate
neurri bereziko modulo txikia da, hamar pertsona edukitzeko
egina. Dena kontrol eta segurtasun neurri ikaragarrien menpean
dago. Patioan ere ez dauka inongo aterperik, eta euria
egiten duenean ziegan egon behar izaten du.
Astean
behin kiroldegira joan ahal du. 40 minutuko bisitak dauzka, eta hilean
aurrez aurreko bi bisita ere, 90 minutukoak, beti aste-egunetan hala
ere.
Astean bi gutun idatzi ditzake, eta bere
korrespondentzia guztia interbenituta dauka. Telefonoz bi aldiz deitu
dezakea, 5 minutuko deiak dira, eta bisitetarako, familiarrez gain, 5
lagunek bakarrik daukate baimena.
Helbidea:
Iñigo
Otazua
Urresti
Centro Penitenciario
33799 TOPAS