|
ENDIKA
LEJARZEGI OLABARRIETA
Algorta .01.26
ARANJUEZ (Madril) - 530 km. Algortatik
|
|
Endika
Lejarzegi 2002ko urriaren 24an atxilotu zuten eta baldintzapeko
askatasunean utzi ondoren, berriro atxilotu zuten 2003. urtean. Kale
borrokan parte hartu izana leporatzen diote. Torturak salatu zituen
atxiloketa bi hauetan.
Aranjuezeko espetxean ez da modulotik ezertarako ateratzen. Ez du
kiroldegira, igerilekura edo tailerretara joaterik. Moduloan bertan
kirolen bat egin, xakean jokatu eta bertan ibiltzen da.
Bisitetara familiarrak eta lagunak joaten zaizkio. 10 lagunek daukate
bisita egiteko baimena. Aurrez aurreko bisitak aste buruetan edukitzen
ditu.
2 gutun idatz ditzake astean eta 2 telefono dei egin.
Helbidea:
Endika
Lejarzegi Olabarrieta
Centro Penitenciario
Madrid VI
28300 ARANJUEZ
1.-
Endikaren
atxiloketaren kronika
(2002.10.24)
2.-
Endikaren
deklarazioak prentsan, tratu txarrak salatzen (Euskaldunon
Egunkaria 2002.10.31)
3.-
Endikaren
atxiloketa prentsan (Berria
2003.06.24)
4.-
Endika
espetxeratzeko agindua prentsan (Berria
2003.06.25)
5.-
Endikari
(gutuna) (Berria
2003.06.26)
6.-
Endika
abosolbituta gelditu da, 22 urteko espetxe zigorra eskatzen zioten
epaiketan
(2005 ekaina)
6.-
2005eko
apirilaren 28an egindako epaiketan 15 urteko zigorra sartu diote
Endikari kutxazain batzuen kontrako eraso bat leporatuta
|
|
|
|
|
1.-
ENDIKA
LEJARZEGI OLABARRIETA detenido por la Ertzantza el 24 de octubre de
2002 a las 5:45h de la madrugada en el domicilio familiar
Registro de la unidad familiar
La Ertzantza irrumpe en el domicilio a las 5:45h de la
mañana
aporreando la puerta de la casa, dando patadas a la misma y vociferando
el nombre de Endika. Su aita, que en ese momento se encontraba en la
cocina para tomar el medicamento para los amagos de infarto que le
suelen dar, ya que no se encontraba muy bien, abre la puerta ante los
gritos de “policía”.
Al momento entran en la casa de malas maneras, gritando el nombre de
Endika. El aita pide la orden judicial a los ertzainas y estos
responden que vendrá luego; por lo que les dice que no
pueden
entrar en el domicilio sin la orden, y, entonces los ertzainas le cogen
violentamente del brazo y pecho y zarandeándole le sacan de
la
casa tirandole al suelo y en ropa interior al descansillo. Acto seguido
cogen a la ama y a la hermana embarazada, las dos en pijama y
también las sacan al descansillo con malos modales.
Al mismo tiempo cogen a Endika le tiran al suelo y le esposan
violentamente. Se lo llevan en pijama escaleras abajo, y al resto de la
familia les suben al descansillo del ascensor. El trato de los
ertzainas ha sido violenta y amenazante, y en todo momento han sido
encañonados por las armas de los ertzainas. A la hermana,
que
está embarazada, le dio un ataque de nervios y se encontraba
muerta de frío, por lo que le dejaron entrar en la casa
siempre
y cuando estuviera sentada en el sofá y no se moviera para
nada.
El cuerpo que se presenta son los especiales, los beltzas y sociales,
todos ellos con capuchas, cascos con luces y armados.
El registro de la casa lo efectúan sin testigos, sin la
secretaria del juzgado y sin orden judicial; y sin la
autorización del propietario de la vivienda.
Después de
llevar un rato registrando la casa nos traen la orden judicial, pero en
ningún momento sabemos nada de la secretaria del juzgado.
En el registro se llevaron teléfonos móviles, dos
walky
talkies de donde trabaja Endika de monitor de tiempo libre, el
ordenador y fotos. Dejaron toda la casa revuelta, sobre todo el cuarto
de Endika. Incluso movieron los cuadros y los espejos de la casa.
Al aita no le dejaron tomar la medicación necesaria para que
no
le diera el infarto aumentando por la situación la mala gana
existente antes de que la policía irrumpiera de manera
salvaje
en la casa. Hasta las 9 de la mañana, hasta que se fueron no
pudo tomar el medicamento.
2.- Endikaren deklarazioak prentsan. Euskaldunon Egunkaria 2002.10.31
«Azkenean zerbait sinatu
nuen»
Endika Lejarzegi getxoztarrak Arkautin inkomunikatuta egin zituen bost
egunetan ertzainen mehatxuak eta laido sexualak jasan zituela salatu du
Arkautiko ertzain etxean bost egunez inkomunikatuta egon ondoren,
Endika Lejarzegi 25 urteko getxoztarra aske utzi zuen Espainiako
Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk, astelehenean. Lejarzegik
tratu txar psikologikoak eta torturak salatu ditu, eta ertzainen esku
hartutako tratua «mingarri eta laidogarritzat»
jotzen du.
Nahi baino goizago argitu zen Endika Lejarzegirentzat ertzainak bera
atxilotzera joan zireneko eguna. «Seiak-edo ziren, bat batean
oihu garratz batzuk aditu nituen gelatik kanpo, nire izena ozen eta
artegatsu esaten zuten; tartean gurasoen ahotsa entzuten nuen. Etxetik
atera ninduten, artean epailearen agindua erakutsi gabe, eta atarian
egon nintzen agindua noiz iritsi zain, gurasoak pijama soinean
eskaileretan zeudela».
Lejarzegiren kontakizunaren arabera, ertzainek ez zioten argitu
atxiloketaren arrazoia, «terrorismo delituagatik eramaten
nindutela besterik ez zidaten esan». Bost egun geroago,
Fernando
Andreuk arrazoia eman zion, kargurik gabe aske utzi baitzuen.
Arkautin hainbat galdeketa egin diotela jakinarazi du, harik eta
«nik ere ez dakidan zeren errua aitortzen nuen»
agiri bat
sinatu zuen arte. Lejarzegiren kontakizunaren arabera, larunbatean bere
erruduntza aitorpena sinatu eta gero, galdeketak amaitu egin ziren,
«eta harrezkeroztik ez nuen tratu txar gehiagorik
pairatu».
Galdeketa ugari eta askotarikoak jasan zituela dio getxoztarrak:
«Lehenbizikoan, tarrapataka eraman ninduten, eta bakarrik
geratu
nintzen; oihuka hasi zitzaizkidan, etengabe nire aurka irainka; nirekin
hanka sartu zutela esaten nien behin eta berriro, baina
alferrik».
Handik berriro eraman zuten bost egunez bere txokoa izan zen ziega
moduko batera: «Lau horma, sabaia, ohe baten antza zuen
kamaina
bat, sartzeko atea eta leihatilatxo bat ni kontrolatzeko, besterik ez
zeukan gelak; eta, hori bai, lau kriseilu indartsu etengabe gela
argitzen zutenak, lorik har ez nezan».
Tratu txarrak, «ukitu lizunak» eta heriotza
mehatxua
Bigarren galdeketan, neska eta gizon bat izan zituen aurrez aurre:
«Autoa neramala istripu batean hil zen lagun min baten
hilketa
egotzi zidaten, Idoiaren hiltzaile nintzela etengabe errepikatuz,
hiltzailea nintzela aitortu behar nuela». Lejarzegik dio
ertzain
batek «ipurditik emango» ziotela esanez mehatxu
egin ziola,
eta hankartean «ukitu lizunak» egin zizkiola:
«Denok
alde homosexual bat gordetzen dugula arrapostu nionean, ertzaina
sumindu egin zen eta, belarrira, hil egingo ninduela, ni akabatzea
zuela helburu, horixe esan zidan».
Hirugarren galdeketa bat ere izan zuen Lejarzegik, bere hitzetan
aurreko biak baino «zaratatsu eta beldurgarriagoa».
Ziegan
zegoela, «zalaparta handia aditu nuen barrura bidean. Atea
ireki
zen, eta hainbat lagun sartu ziren; trumilka niregana etorri ziren,
alde guztietatik heldu, denak garrasi batean, irainak botatzen eta
denetarik galdetzen. Nekatuta eta aztoratuta, amore eman nuen, eta
azkenean zerbait sinatu nuen; nik ere ez nekien zer».
Lejarzegiri are «mingarriagoa» iruditu zaio
Jaurlaritzak,
Josu Jon Imazen ahotik, tratu txarren salaketa ukatu izana:
«Beraiek edo bere seme-alabaren batek hori jasan izan balute,
beste zerbait esango zuen».
Horren haritik, Askatasunak Imazen hitzak gogor kritikatu zituen atzo
prentsa ohar batez, «ikerketa serioa egin beharrean,
torturatzaileei babesa ematen dielako».
3.-
Ertzaintzak bi
gazte atxilotu ditu Bizkaian, erasoak egotzita. Endika Lejarzegi Leioan
atxilotu zuten, eta Aketza Gallarza, Trapagaranen (Berria 2003.06.24)
Ertzaintzak beste bi gazte atxilotu zituen atzo, Bizkaian, kale erasoak
leporatuta lehengo asteartean sei atxilotu zituzten. Endika Lejarzegi
08:00etan atxilotu zuten Leioan, eta 12:00etan Aketza Gallarza,
Trapagaranen. Bi gazteak etxetik ateratzean atxilotu zituzten, eta
euren etxeetan miaketarik ez zuten egin. Espainiako Auzitegi
Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak agindu zuen operazioa.
Bi atxiloketak Bizkaian izan arren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo
Sailaren arabera, polizia operazioak Bizkaian eta Gipuzkoan gertatutako
«kale borroka ekintzekin» du zerikusia.
«Operazioa
hilabeteetako lan serio eta zorrotzaren emaitza da; horri esker,
epailearen aurrera eramango ditugu azken urteetan Euskadin egin diren
sabotaje nagusien erantzuleak», adierazi zieten berri
agentziei
Herrizaingo Saileko iturriek.
Askatasunak salatu duenez, baina, Ertzaintzak ez zuen Endika Lejarzegi
atxilotzeko beharrik, eta polizia operazioa
«zentzugabetzat» jo du. «Nola hitz egin
dezake Balza
jaunak lan serio eta zorrotzei buruz, Endika baldintzapeko askatasunean
zegoenean eta, iragan urrian atxilotu zutenetik, aldiro epailearen
aurrean sinatzera aurkeztu izan denean?».
Gallarza 12:00ak inguruan atxilotu zuen Ertzaintza, Trapagaranen. Hura
ere etxetik ateratzerakoan geldiarazi zuten ertzainek. 23 urteko gaztea
ere atxilotu zuten orain dela sei hilabete; EGIko kide bat jo izana
egotzi zioten, eta kargurik gabe aske gelditu zen.
Torturen beldur
Askatasunak gogorarazi du iragan astean Ertzaintzak Bilbon atxilotutako
sei gazteek torturak salatu dituztela eta horietako bat, Unai Mallabia,
lau bider eraman zutela erietxera inkomunikazioak iraun zuen egunetan.
Hala, atzoko atxilotuak ez inkomunikatzeko eskatu du, horrek
«torturen erabilera sistematikoa ezkutatzeko»
soilik balio
baitu.
Uribe-Kostako Segik «EAJko txakurradak egindako
atxiloketak» salatu ditu, «gazteria
kriminalizatzea»
helburu duelako. Gazteak «gogor erantzutera» deitu
ditu,
eta mobilizazioetan parte hartzera.
4.-
Endika
espetxeratzeko agindu du epaileak (Berria 2003.06.25)
Polizia operazio berean astelehenean
atxilotu
zituzten Endika Lejarzegi eta Aketza Gallarza espetxeratzeko agindua
eman zuten atzo eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile
Baltasar Garzonek eta Fernando Andreuk. Soto del Real espetxean sartu
zituzten.
Hasiera batean Endika Lejarzegi bermepean aske uzteko agindua eman zuen
Garzonek, baina auzitegi bereko Fernando Andreu epaileak kartzelara
bidaltzeko agindua eman zuen gero. Kale borrokan aritu izanaren
akusaziopean atxilotu zuten arren, talde armatuari laguntza ematea
egotzi dio bigarren epaileak. Arrazoitu duenez, atxilotuak berak onartu
du laguntza eman izana. Askatasunak esan duenez, ertzain etxean
«beldurra» sentitu duelako onartu du akusazio hori.
Atxiloketak salatzeko 70 lagunek elkarretaratzea egin zuten, atzo,
Trapagaranen.
5.
Endikari (Berria
2003.06.26)
Kaixo, Endika (Lejarzegi):
Unibertsitatean ezagutu genuen elkar, eta berton egin genuen
adiskidetasun banaezina. Unibertsitatean ezagutu zintuztegunok aski
ondo dakigu zein pertsona ona eta zabala zaren, ez baitzenuen inolako
aitzakiarik inorekin mintzatzeko edota laguntzeko, ezta abertzaleak ez
direnekin ere. Tipo jatorra eta alaia, eta beti edonor eta edonon
laguntzeko prest. Eta ez da hori edozein pertsonarengandik jasotzen
erraza izaten.
Gogora ezazu lehenengo Arabatakada antolatzen zein ondo jardun genuen
lan taldeko orok, edo, jaiaren egunean bertan, zer-nolako arazoak izan
genituen elektrizitatearekin. Hala ere, zu izan zinen berton gu
laguntzeko prest, inork ez baitzekien ezer elektrizitateaz. Edo gogora
itzazu egunean bertan suertatu zitzaizkigun milaka arazoak ere.
Baliteke han hasi izana gure benetako adiskidetasuna. Zeren eta aski
ondo dakigu denok une zailenetan hasten direla benetako adiskidetasunak.
Orain zu pasatzen ari zara une latza, bizitzako gogorrena alegia, inori
ez baitzaio bere herritik at egotea gustatzen, are gutxiago lau pareta
artean sartuta. Eta zurekin gaude orain lagunok..
1999an lehenbizi atxilotu zintuztenetik, ez zaituzte bakean bizitzen
utzi, eta horren jakitun zinen, egunero pairatzen baitzenuen. Soberan
dakite atxilotu eta kartzelatu zaituztenek ez duzula inolako deliturik
egin, aski ondo kontrolatuta baitzintuzten. Eta egia egunen batean
kalera irtengo dela ziur egon zaitez, eta berriro izango zaitugu gure
artean. Eutsi goiari!
Mikel Mimentza Espizua
GETXO
6.-
Arkaitz
Goikoetxea (Getxo), Kepa Saratxaga (Sopela / Algorta), Endika Lejarzegi
(Algorta) eta beste 8 gazte epaituko dituzte otsailaren 14, 15, 16 eta
17an Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2000ko urtarrilaren 1ean
Galdakaoko Guardia Zibilaren koartelaren kontra koktelak botatzea
leporatzen diete, eta 22na urteko espetxe zigorra eskatzen dizkete,
guztira 222 urteko espetxe zigorra, beraz.
Epaiketan
Ugaitz
Pérez, Iker Lima eta
Jon Crespori 22 urteko espetxe zigorra sartu diete. Endika Lejarzegi
eta gainerako guztiak libre gelditu dira, absueltoak. Epaiketa, hainbat
atzerapenen ondoren 2005eko apirilaren 12an amaitu zen.
Epaiketa hau 2004ko azaroaren hasieran egiteko zen, baina atzeratu egin
zen abokatu bat gaixorik zegoelako.
Kepa Saratxaga (Algorta), Arkaitz Goikoetxea (Algorta), Endika Lejarzegi
(Algorta), Jon Krespo (Galdakao), Gorka Lupiañez (Galdakao),
Iurdan
Martitegi (Durango), Xabier Arriluzea (Galdakao), Ugaitz Perez
(Galdakao), Iker Lima (Galdakao), Andoni Beroiz (Galdakao) eta Asier
Arriola (Bilbo) gazteei 22na urteko espetxe zigorra
eskatzen die fiskalak.
Fiskalak kale-burruka ekintza batean parte hartzea leporatzen die
guztiei: 1999ko gabonzahar gaueko 01:45ean Galdakaoko Guardia Zibilaren
kuartelaren kontra koktelak eta suziriak bota eta Guardia Zibil bati 2.
graduko erredurak eragitea.
Akusazioa Ertzaintzak 2002ko urrian atxilotutako gazte bati torturapean
sinarazi zion inkulpazioan oinarritzen da, besterik gabe. Gazte horrek
gainera guztia ukatu zuen epailearen aurrean eta Ertzainek torturaz
sinarazi ziotela deklaratu zuen. Poliziaren "deklarazio" horrez gain ez
dago inolako akusazio elementurik, ez ADN frogarik, ez eta aztarna
txikienik ere.
Inputatu guztiek ukatu dute kale-eraso horrekin inolako loturarik
daukatenik.
Kepak, Endikak eta Arkaitzek ere beti ukatu dute eraso horrekin
zerikusirik daukatenik, komisariako zein epaitegietako deklarazio
guztietan.
Galdakaoko Guardia Zibilaren aurkako kale-eraso horretan fiskalak
dioenez 50 koktel eta hainbat zuziri bota zituzten, eta Guardia Zibil
bat zaurituta gelditu zen erasoaren ondorioz, 2. graduko erredurekin.
Fiskalak 18 urte eskatzen dizkie sutea eragiteagatik eta 4 urte
lesioengatik, beti ere lege terroristari jarraiki. Baita ere, 100.000
euro inguru eskatzen die kalteak ordaindu eta Guardia Zibilari
indemnizazio moduan emateko.
2002ko urrian eta azaroan Ertzaintzak Ibai-ezkerrean, Uribe Kostan,
Durango aldean, Galdakaon, Basaurin, Bilbon... egindako sarekada sailean
atxilotu zituzten orain akusatutako guztiak. Sarekada horietan
atxilotutako guztiek tortura latzak salatu zituzten eta oihartzun
nahikoa izan zuen salaketak hainbat komunikabideetan, Eusko
Jaurlaritzatik ezkutatzeko sekulako ahaleginak egin zituen arren. Horren
ondoren Eusko Jaurlaritzak atxilotuen eskubideak bermatzeko "protokolo"
bat martxan jarriko zutela iragarri zuen, baina tratu txarreko salaketek
jarraitu egin dute geroztik ere.
Bere momentuan Torturaren Aurkako Taldeak eta Askatasunak esan zuten
sarekada eta tortura horien bidez Ibarretxeren plana Espainiaren aurrean
"legitimatu" nahi zuela Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, "terroristen"
interesen alde jokatzeaz faxista espainia-rrek egin zizkioten akusazioen
aurrean, Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren aurkako paladin modura agertu
nahi izan zuen, eta horretarako ez zuen beste biderik aurkitu mugimendu
abertzalearen gazte sail batzuk atxilotu, torturatu eta horren
"emaitzak" aurkeztea baino.
Gogoratu behar da Ainara Gorostiaga, Mikel Soto, Jorge Txokarro eta
Aurken Sola gazte iruindarrak torturatu eta inputazio faltsuen bidez
espetxean 2 urte egin ondoren 2004. urte hasieran errugabeak zirela
onartu eta kaleratu zituztenean politikari guztiek holakoak onartezinak
zirela esan zutela.
Orain beste eskandalu izugarri baten aurrean gaude. Gazte hauek beren
bizitzaren zati handi bat espetxean egin dezakete Eusko Jaurlaritzaren
une bateko interes politikoarengatik. Ertzaintzaren muntaia
polizial-juridiko hau ez da lehena eta ez da beharbada azkena izango.
Baina gure esku dago kasu hau ere salatu eta zapalketari aurre egitea.
6.-
2005eko apirilaren 28an egindako epaiketan 15 urteko zigorra sartu
diote Endikari kutxazain batzuen kontrako eraso bat leporatuta
Irailaren
6an jakinarazi
zioten abakotuari 15 urteko espetxe zigorra sartu diotela Endika
Lejarzegiri apirilaren 28an Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako
epaiketan, hau da, fiskalak eskatu zion guztia.
Abokatuek epaia errekurritu egingo dutela adierazi dute. Izan ere,
akusazioa ADN ustezko aztarnetan oinarritu zen bakarrik, eta Auzitegi
Gorenak emandako hainbat erabakietan kontrol judizialik gabe
aurkeztutako ADN aztarnek ez dute “froga” baliorik.
Kasu honetan tribunalak ADN “frogak” onartu ditu,
esanez akusatuak
berak eman ziela baimena ertzainei bere ADN lagin bat har zezaten
inkomunikaziopean atxilotuta zegoen bitartean. Izan ere, beste batzuen
kasuan, Orkatz Gallastegiren kasuan esate baterako, ADN lagina
akusatuen baimenik gabe eta auzitegiko agindurik gabe hartu zutelako
baliorik gabe utzi zuen tribunalak “froga” hori.
Bestaldetik, sutea eragitea leporatu diote, pertsonen bizitza arriskuan
jarriaz, eta horregatik sartu dizkiote 15 urte. Aldiz, kalteak
leporatuez gero zigorra 2-4 urtekoa izango zen. Sutearen
kalifikaziorako gertakariak izan eta hiru ordu beranduago bertaratu
ziren ertzaintzen deklarazioetan oinarritu da epaia. Ertzain hauek
adierazi zuten jende asko zegoela inguruan, tartean adineko jendea eta
umeak, eurek ez zirela bertan izan baina horrela suposatzen zutela
herriko kaleetan izan zelako!!!
Sententzia honek berriro uzten du agerian Espainiako Auzitegi
Nazionalaren izaera politikoa, beste edozein auzitegitan Ertzaintzaren
jokutria horrek ez zuelako inolako baliorik izango. Baita Ertzaintzaren
beraren izaera ere. Agerian utzi du elementu bi hauek prozesu
politikoan gatazka gainditzera baino Euskal Herriaren kontrako
zapalketa eta lotura betiko ezartze aldera dihardutela.
Endikari leporatzen dioten gertakariak 2000ko ekainaren 24an Agurainen
(Araba) jazo ziren, ezezagun batzuek banketxe batzuen kutxa
automatikoen kontra egun horretan egindako erasoak hain zuen.
Ertzaintzak lau urte beranduago esan zuen Endikaren ADN aztarnak zituen
arroparen bat topatu zutela gertakarien inguruan, eta horretan bakarrik
oinarritu da epaiketa guztia. Gogoratu behar da Endika izan dela
akusatu bakarra epaiketan.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak behin eta berriro salatu du Ertzaintzak
inongo berme juridikorik gabe aurkezten dituen ustezko ADN frogak. Izan
ere, metodo hori erabiltzen ari da azken aldian nahi duten gazteei kale
erasoak leporatzeko, polizia zientifiko gisa agertu eta
“froga” garbi
eta ukaezinak direlakoan gainera. Baina polizia honen jokabide eta
jazarpen politikoak kontutan hartuta esan behar da inongo berme
judizialik gabeko ustezko ADN froga horiek ez dutela ezer frogatzen eta
frogarik gabe ezin dela gazte bat kondenatu, eta are gutxiago bizitza
osorako, kasu honetan bezala.
GARA (2005.09.21)
15 urteko zigorra hiru banketxeri eraso egiteagatik
·«Xede terroristekin» aritzea leporatu
dio epaiak
Endika Lejarzegi gazteari
Auzitegi Nazionalak Agurainen 2000ko ekainean ustez hiru banketxeri
«xede terroristekin» su eman izana leporatu eta
hamabost
urteko kartzela zigorra ezarri dio Endika Lejarzegi gazteari. Atzo
ezagutarazi zuten epaiak frogatutzat ematen du ekintza horietan parte
hartu zuela, eta hori dela-eta, kalteak ordaintzera behartu nahi dute.
MADRIL
Endika Lejarzegi Olabarrietari hamabost urteko kartzela zigorra ezarri
dio Auzitegi Nazional espainolak, 2000. urteko ekainaren 24an Agurainen
hiru banketxeren egoitzei ustez «xede terroristekin su
ematea» egotzita. Hori adierazten du Zigor Aretoko bigarren
sekzioak atzo ezagutarazi zuen epaiak. Hain zuzen, ebazpenak zehazten
du akusatuak, beste pertsona batzuekin batera, «kale
borrokaren
bitartez, ETA talde armatuaren aldeko egitura erradika-lean ekintza
horiek prestatu eta gauzatu» zituela.
Ebazpenak esaten duenaren arabera, ETAk Estatua zatitzea eta
ezegonkortasun politikoa sortzea nahi du, eta bankuko egoitzei su
emanda, hel- buru horiek lortu nahi zituen. Gainera,
«pertsonen
bizitza eta segurtasuna ere arriskuan» direla esaten du.
Epaitegiaren iritziz, Lejarzegik, identifikatu ez dituzten beste
batzuekin batera, gau hartan, Foruen kalean paratutako hainbat
lokaletako beirak apurtzen jardun zuela frogatutzat jo dute.
Horretarako, mazoak erabili zituztela eta prestatuta zituzten
lehergailu su-eragileak lokalen barnealdera jaurti zituztela zehazten
du. Kalte materialak horregatik sortu zirela azaltzen du.
111.294 euroko kalte-ordaina
Kaltetutako banku sukurtsaletan, jaiak izanik, «hainbat
pertsona» zegoela ere esaten du, eta, «edonola ere,
kopuru
hori handia zela» gaineratzen du. Dena den, haiek ez zuten
min
hartu.
Gainera, suak hartutako hiru egoitzei eta kaltetutako beste saltoki
baten jabeari 111.294 euro ordaindu beharko dizkie Lejarzegik.
|
|
|
|
|