Jabi
Gallaga
1997ko azaroaren 26an
atxilotu zuten Pluzuneten (Bretainia). Harrez gero, hasieran Fresneseko
espetxean
izan zen, gero 1999an epaitu eta hortik aurrera Mureteko espetxean bete
ditu Frantziako epaileek sartu zioten 10 urteko espetxe zigorra.
Fresneseko bizibaldintza izugarrietan urte oso bat izan
ondoren,
Mureteko espetxean bizibaldintza egokiagoak izan ditu, janaria
ere hobea eta jazarpen berezirik gabe. Muret
espetxea Central motakoa da, eta alde handia izaten da
Frantzian prebentibo eta zigortuen presondegien artean. Gainera
presondegi hau psikiatriko modukoa da, eta bertan egotearen arrazoia
bakarra euskal preso politikoekin Frantzian daramaten
sakabanaketa politika izan da, horrek dakarren arazo guztiekin.
2004ko urrian Fresnesera eraman zuten, espetxe zigorra 2004ko
abenduaren 11n amaitu eta Espainiara estraditatzeko zain.
Azkenean, 2004ko abenduaren 13an eraman zuten Madrilera eta han
Espainiako Poliziaren esku utzi ostean, kartzelatzea erabaki zuen
Teresa Palacios Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Soto del Real espetxeko isolamenduan izan da hasieran, eta 2005.02.16an
Kordobako espetxera eraman dute. Bertan lehen gradoko erregimenarekin
jarraitzen du eta isolamenduko moduloan dago.
Erregimen honetan 20 ordu ziegan egiten du eta 4 ordu patioan. Ez dauka
inolako jardueretan parte hartzerik. Komuninazioak murriztuta dauzka,
10 lagunek daukate bisitatzeko baimena eta bisita bereziak aste
egunetan egin behar izaten ditu.
2005.06.17an bi epaiketa egin zizoten Espainiako Auzitegi Nazionalean.
18 urteko espetxe zigor bi sartu zizkioten epaiketa horietan.
Aipatu behar da bere kontrako akusazio guztia beste atxilotu batek
komisarian torturapean sinatutako deklarazioa dela, nahiz eta gero
epailearen aurrean beti esan deklarazio hori egia ez dela eta Gallagak
ez duela han sinatutakoarekin zer ikusirik.
2006.02.16an beste epaiketa bat egin zioten Espainiako Auzitegi
Nazionalean. Kasu honetan fiskalak 367 urteko espetxe zigorra eskatu
zion, aurreko epaiketetan bezala beste atxilotu batek torturapean
sinatutako deklarazioa "froga" bakarra zela.
Helbidea:
Jabier
Gallaga Ruiz
Centro Penitenciario
ALCOLEA
Apdo. 479
14007 ALCOLEA - CORDOBA