Jose Maria Fernandez Txetxu
1995eko maiatzaren 12an atxilotu
zuten, Marianekin
bere emaztearekin batera. Kalean gelditu ziren harrez gero amamarekin
bizi izan diren
hiru seme-alabak.
Txetxu hasieran
Carabanchelen
espetxeratu
ondoren Alcala Meco, Zaragoza, Valdemoro eta Logroño
espetxeetan
izan da. 1999ko irailean Martutenera eraman zuten. Bertan Marian ere
zegoelarik. 2005eko apirilaren 7an Burgosera eraman zuten.
30 urteko espetxe zigorra ari da betetzen Txetxu
eta erredentzioak aplikatuta 2010ean kaleratuko litzateke. Dena
dela, kaleratzeko datekin beti gertatzen den bezala, Txetxu
ere lehenago kaleratuko litzateke legea aplikatuz, hau da hiru
laurdenak betetzean askatasun baldintzatua aplikatuez
gero.
Txetxu bizimodu normalean dago Martuteneko espetxean, hau da, 2.
graduan. Marian ere Martutenen dagoenez berarekin egiten
dituen
bisitak lagunen bisitetatik deskontatzen dira eta bi aldiz deitu dezake
telefonoz familiarrei.
Kartzelan Txetxuk
euskal preso
politikoek izan
ohi dituzten eragozpen guztiak gainditu eta hainbat ikasketa egin
ditu: 25 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko proba, Gizarte
Graduatua eta orain Zuzenbidea ari da egiten Euskal Herriko
Unibertsitatean.
Horrezaz gain, Martutenen beste hainbat
gauzetan
ere jarduten du:
euskarazko eskolak, kirola, futbola, korrika, zurezko tailak,
eskulanak... Edota gaineko kideekin batera burruka eta beste
jarduera politikoetan parte hartu: hainbat parte eta zigor ere
badituzte enkartelada eta hainbat burruketan jarduteagatik.
Txetxuren kasuan gogoratu behar dugu
sakabanaketaren ondorioz
1999.04.03an Logroñoko espetxean bisita egin ondoren, Mari
Carmen Salbide (Ugao) Txetxuren senitartekoa errepidean hil zela auto
istripuan.
Espetxe
aldaketa
Txetxu
Martutenetik Burgosera eraman zuten 2005eko apirilaren 7an, besterik
gabe, epaileak Txetxu eta Marian espetxe berean izan behar direla
agindua zuen arren.
Helbidea
Jose Maria
Fernandez
Prisión
Provincial
Apdo.253
09071
Burgos