Hasierako orrira
Getxoko presoak
Jabier Gallaga
Iñigo Otazua
Marian Perez
Txetxu Fernandez
Iñaki Gonzalo
Albaro Arri
Manex Zubiaga
Jagoba Terrones
Anjel Figueroa

Hildakoak
Luis Maria Zuluaga
 Aitor Elortza

Helbideak

oihu@ buletina
oihu@
fitxategia: buletin guztiak
fitxategiko aurkibidea
harpidetu

Dokumentuak
Dokumentuak

Loturak
Loturak

aurki
google


GALDER BILBAO MARTINEZ "TXAPI" 
aLGORTA 1973.01.11

cURTIS (gALIZIA) - 763 Km. Algortatik


2003ko urriaren 8an atxilotu zuten Getxon. Harrez gero Soto del Real espetxean egon da 2006.03.08ra arte. Egun horretan Curtisera eraman zuten.

Galder atxilotu zuten egun horretan 29 pertsona atxilotu zituzten, eta Espainiako Poliziak esan zuen ETAren kaptazio aparatuaren kideak zirela.

Oraindik ez dute akusazio horregatik epaitu eta ez dago epaiketa datarik.

Beste alde batetik, Txapik beste epaiketa eduki zuen 2004ko ekainean. Getxoko PPko zinegotzi Marisa Arrueri 1999 urtean bidali zizkioten Euskal Presoak Euskal Herrira lemako postaletako bat berak bidali zuela leporatu zioten. Poliziak esan zuen bere hatz marka topatu zutela gutunazalean. Txapik ukatu zuen berak karta hori bidali zuenik. Gainera idatzitako testuaren kaligrafia ez zen berea. Izan ere, karta horiek kanpaina baten barruan bidali ziren, eta kalean egon ziren jarrita mahaietan, jendeak bidaltzeko. Bi urteko espetxe zigorra sartu zioten. Algortako beste gazte bat ere zigortu egin dute akusazio horregatik.

2005eko maiatzean Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen "delitu" honetaz, epaitu zutenerako preskribituta zegoelako argudiarekin.

Espetxean bizimodu normalean dago Txapi: patiora goizean 4 ordu eta arratsaldean 2 ordu ateratzen da; kiroldegira, liburutegira, gimnasiora eta zinemara joan daiteke. Ikasketak, UNEDen bakarrik egin dezke. Sendagilea astean bi aldiz izaten da. Bisitak, familiarrez gain 10 lagunek bisita egiteko baimena daukate: astean 40 minutuko bisita bat eta hilean vis-a-vis intimo eta familiarrak dauzka, aste egunetan. Gutunak idazteko ez dauka mugarik. Hori bai, hilabete bat inguru tardatzen du. Eta telefonoz bi dei egin ditzake astean, bakoitza bost minutukoa. Ikasketako apunteak eta liburuak erretenitu egin dizkiote.

>> 2006.03.08an Galder Bilbao Sototik Curtisera eraman zuten. Bertan, 1. gradoko erregimena aplikatu diote, eta etxekoei telefonoz esan dienez astean bi karta bakarrik idatzi ahal izango du hemendik aurrera, baina jendeari gutunak idazten jarraitzeko eskatzeko esan die.

Gogoratu behar da askotan aipatzen dela prebentibo direnak Madril inguruan edukitzen dituztela, epaitegietatik gertu, baina beste kasu asko bezala, Txapi ere prebentibo izan arren Galiziara hurrundu eta gainera 1. gradoko bizimodua aplikatu diote, besterik gabe.

Helbidea:

Galder Bilbao
Centro Penitenciario Teixeiro
15310 CURTIS






1.- Galder Bilbaoren gutuna Soto del Real espetxeko egoerari buruz, isolamendua eta bakartzea salatzeko ( 2004.10.12)
2.- Bertso batzuk  ( 2004.10.12)
 


1.- 2004. urteko urriak 12, 21:20, txaboloan.

KAIXO LAGUNOK!

Galder, Txapi nauzue Soto del Realeko kartzelatik, etxetik ta maite dudanengandik 500 bat km.tara. Urtetxo bat betetzen dut harresi ta barrote artean egun hauetan, baina ene egoera pertsonala ez da zeuengana hurbiltzeko dudan aitzakia, baizik etaisolamenduaren gai kurdelak.

Isolamendua da esan bezala arduratu egiten gaituenak eta Soto del Realeko egoeraren berri ematera gatoz, baina egoera kaxkarragoak ere egon badaude bai Espainia zein Frantziako kartzeletan.

Hau da Soto del realeko egoera isolamenduari dagokionez:

> Kartzela hau, diligentziatan dagon edozein emakumeren unean uneko kartzela da, gizonezko Valdemoro den bezala, emakumezkoa Soto del Real da.
> Diligentziatan dauden emakumeak, etengabeko isolamenduan aurkitzen dira gaur egun aislamenduko moduloan: zigorrak betetzeko moduloa alegia.
> Emakumeek egun osoa ematen dituzte txaboloan: beren erropa ta gauza pertsonalik gabe, irrati ta telebista gabe, garbiketa tresnarik gabe, bi orduko patioa dute egunean, baina tailerrik ez, ekintzarik ez ta irteera programarik ez.
> Horrela daramate kide batzuk 5 eta 9 hilabete kasurik latzenetan ta bizibaldintzak ta egunerokotasuna oso gogorra ta geldoa suertatzen zaie. Beste kide batzuk aldiz, egoera berdinean, modulo normalean daude.
> Kide hauek ez dute inolako zigorrik, diligentzietan daude soilik ta epeak luzatu egiten dira epaiketak direla eta, adibidez. Beren bizitza erregimen normalekoa izan beharko luke ta modulo ordinarioan behar lukete egon: dagozkien patio orduekin, programaturiko ekintzeekin (zinema, kiroldegia...)

Arrazoi arbitrario ta ilegal guzti hauengatik, Soto del Realeko preso politikoen asanblada borroka dinamika batean murgildurik dago pasa den urtetik aurrera: planteen bidez, enkarteladak... tentsio uneak izan dira baina baita aurrera pausuak ere.

Justo momentu hontan, gure bozeramaile Xabier Alegriak egin berri du batzar bat kartzelako segurtasun zuzendari ordearekin ta 10 bat egun eskatu dizkigu egoerari irtenbidea emoteko, Sotoko batzarreko kideok burubelarri txapeo mugagabe batean sartzera gindoazenean.

Irtenbidearen klabeak errazak dira: emakumeak modulo ordinariora pasatzea edota isolamenduko moduloan, modulo normaleko bizibaldintza guztiak izan ditzaten. Besterik ez.

Hau da, momentu honatan Soto del Realeko errealitate gordina. Urtea/kurtso gogorra dator, oso, baina iñondik inora ez dugu utziko gure oinarrizko eskubideak zanpatuak izatea: isolamenduari dagokionez (begai batzuen artean), baina baita preso politikoaren estatus politikoari dagokionez, non esuakl herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioz gaude gatibu baina zilegitasun osoz erresoluzio prozesuan parte hartzeko nondik eta kaletik.

Betikoek lagundu zuten gure hurruntasuna diseinatzen, betikoek bage komunikazio medioek, kultur munduak ta giza-plitiko mugimenduek eta guztion artean irtenbidea emon behar diogu, kasu hontan preso politikoek bizi duten isolamendu ta bakartze egoerak gainditzeko.

2004. urteko urriaren 12an

Soto del Realen, inoiz baino askeago, libre, aske, free...!!!!

Zuen lagun, Galder

2.- ISOLAMENDUA : ZULOAREN ZULOA (Edozein 8ko nagusiko doinuan, adibidez, "pello josepe tabernan dago"

1
Bertsoak topatu egin dezala
airen bere tokia
batzutan izan daiteke arma
edo eta gozokia
sentimenturik hotzenak ere
jansteko da berokia
euskal gizartearekin adierazle
transmititzeko egokia

2
Bertsoa ahotik doa beti
abiadura azkarra
kartzelan patioa edo zelda
inoiz ez da plaza txarra
hala ere bertsolari asko
dago bakarti xamarra
isolamendua da askontzat
kartzelako lan bakarra

3
Eguna lento, huts ta luzea
noiz joango ote da hobera?
zelda ziega edo txaboloan
airerik gabe itotzera
isolamendu edo aislamendu
bakarturik noa esatera
hamaika hitz aurkitu daitezke
deskribatzeko egoera

4
Maitasun hutsez beterik gaude
ezer ezin da gorrota
musu bi edo besarkada bat
eta odola boroborka
kidea alboan dugularikan
errazagoa da erronka
lortu behar da batera egon
hori dek gure borroka

5
Sasi anaiek eskeintzen beti
traizioa papelan
gaur egun kide ugari daude
egoera oso krudelan
malko bustiak oraindik frexko
oihaneren eskelan
lorea ez dadilla bihurtu
larrosa beltz ta ustelan

6
Sototik sinatuta sorta hau
inoiz ez gaude olgetan
aislamendua ekiditea
ilunak diren geletan
urriaren hamabian bizi
zapaltzaile egun horretan
gure ama lurra hurrun dela
etsaiaren eskuetan

2004. urteko urriaren 12an

Soto del Realen, inoiz baino askeago, aske, libre, free...!

Zuen lagun, Galder.
















 



 

 
 


  Gurekin harremanetan jartzeko : info@barrutik.org

  Debian GNU/Linux