|
 |
|
AITOR ELORTZA UNANUE
Paris 1960
Baiona 2006.01.16
|
|
Askatasunaren
prentsa oharra:
Aitor Elortza euskal iheslaria politikoa
hilik aurkitu dute bere etxean
Aitor Elortza euskal iheslari politikoa gaur hilik aurkitu dute
Baionako bere etxean, familiak Askatasunari adierazi dionez.
Une honetan Baionako tanatorian dago gorpua eta datozen egunetan erreko
dute, Aitorren nahiak errespetatuz.
Aitor Elortza Algortakoa zen eta 80eko hamarkadetik ihesean zegoen.
Askatasunak bere elkartasuna eta doluminak adierazten dio bere
familiari eta datozen egunetarako antolatuko diren ekimenetan parte
hartzeko deialdia luzatzen du ere.
Euskal Herrian, 2006ko urtarrilaren 16an
Bizitzea
burrukatzea denean
1960an Parisen jaio eta handik familiaren sorterrira, Algortara, joan
zen familiarekin. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zelarik,
herriaren alde borrokatzeagatik errepresioaren
hatzaparretatik iheska 1980an Algorta utzi behar izan zuen, 19 urte
besterik ez zituelarik. Donibane Lohitzunera heldu eta denbora gutxira
Ziburun atxilotua izan zen. Hilebete batzuk Bainoako presondegian izan
zuten eta askatasuna berreskuratu zuenean Mexikoko bidea hartu zuen
beste hainbeste euskal herritar bezala. Euskal Herria beti buruan eta
bihotzean edukiz Azteken herrian ez zuen denbora luzez egon, eta honela
berriz 1982an etxeko bidea hartu zuen, berriz Donibane Lohitzunen
finkatuz bere etxebizitza.
Frantses poliziek berriz 1991ko maiatzean atxilotu zuten eta Fresneseko
presondegian sartu zuten 1992arte, urte betez espetxeratua egon
zelarik. Atxiloketa honen inguruan 1993an izandako epaiketan absoluzioa
jaso bazuen ere; berriz 1994an atxilotu zuten eta Metz-en asignatu
zuten alberge baten bizitzera behartu zutelarik: prekarietatean,
inseguritatean, lanik gabe, dirurik gabe, beti ere errepresioaren
hatzaparren pean... handik egun batzuetara asignazioa apurtu eta Euskal
Herrira bueltatzea erabaki zuen.
Errepresioa, jasarpena, inoiz jakin gabe noiz atxilotuko zuten berriro,
estatuen errepresioaren hatzaparretik betik iheska... sufritu eta bizi
izan zuen bizitza bezain gogorra izan da bere heriotza, izan ere azken
urteetan guzti honen ondorioz harrapatu zion buruko gaixotasunak
okerrera egin zuen.
Algorta,
Fresnes, México, Baiona.. estaciones de una vida cara a cara
con la represión (Gara 2006.01.20)
La
vida de Aitor Elortza Unanue, fallecido recientemente, refleja la de
otros tantos represaliados vascos: huido en Burdeos, preso en
Fresnes, confinado en Metz, exiliado en México o Lapurdi...
Fueron 26 de combate incesante por vivir libre en su tierra, en el
que sus familiares han pagado también un gran peaje.
Una
sonrisa pícara. El refugiado político vasco
recientemente fallecido Aitor Elortza siempre tenía, para
todo
aquel que quisiera, una sonrisa que daba a entender más de
lo
que expresaban el gesto y las palabras. Sus familiares lo presentan
como jovial, alegre, reflexivo, ligado desde pequeño a la
cultura vasca, montañero... y, ante todo, como «un
marxista-leninista» que dejaba constancia clara de su
condición
en todos los debates. Con ese bagaje, Aitor Elortza
protagonizó
una intensa trayectoria personal como militante y exiliado
político
vasco, condición que tuvo que adoptar con tan
sólo 19
años, es decir, hace casi ya tres décadas.
No
sólo es un caso personal. La familia Elortza Unanue es
reflejo
de otras tantas a las que el compromiso político ha
enfrentado
con la represión. Superando el dolor por la
pérdida,
han accedido a explicar a los lectores de GARA las estaciones de una
trayectoria vital marcada por la lucha y la resistencia. Aitor
Elortza nació precisamente en la capital del Estado que
más
tarde intentaría, por todos los medios y formas, truncar su
derecho a vivir en Euskal Herria.
Vino
al mundo en París en 1960, aunque toda su infancia y el
cambio
de los pantalones cortos a los largos los viviría en
Algorta,
junto al Puerto Viejo que tanto amaba y que, pese a toda una vida de
destierro, continuaba plasmando en acuarela con la misma
perfección
que si se tratara de unafotografía, precisamente otra de sus
pasiones junto a la lectura empedernida.
Según
relata su hermana Bakarne, para cuando Aitor tres
años
mayor que ella cumplió los 9, su padre Gotzon ya se
encontraba encarcelado. «La conciencia política la
hemos
tenido desde pequeños, en nuestro entorno»,
señala
Bakarne. En su juventud en Algorta, Aitor, además de formar
parte de un grupo de dantza y de participar de manera activa en todas
las actividades relacionadas con la cultura, también
emprendió
una militancia política que sería la esencia de
su
vida, truncada la pasada semana en su vivienda de Baiona.
Detenciones
y prision
La
muerte del dictador Franco, los fusilamientos de Txiki y Otaegi, la
dinámica por la ruptura democrática en Euskal
Herria...
Eran años convulsos en el país y
formarían parte
de su juventud. Aitor optó por militar en los Comandos
Autónomos Anticapitalistas. Tras una operación
policial
en Algorta, tuvo que huir en 1979 de su localidad e iniciar una nueva
vida como exiliado.
Poco
tiempo después, en 1980, la Policía francesa lo
detuvo
en Baiona junto a otros compañeros, con lo que
conoció
la prisión. Una huelga de hambre sucedería al
arresto y
le haría ser llevado al centro hospitalario de la
prisión
francesa de Fresnes. Tras un corto periodo carcelario, Aitor
optó
por situarse en Burdeos. La Policía francesa no
tardó
en detenerlo de nuevo, pero esta vez quedó en libertad.
Para
entonces, en Ipar Euskal Herria también tenía
claro y
dramático reflejo la represión
española con
permisividad de los franceses: la era de los GAL había
comenzado. Aitor lo padeció de muy cerca, tal y como relata
la
familia. Por ello, y sabiendo que la persecución no
cesaría,
recuerdan que optó por seguir el exilio en
México. Fue
en este periodo de tres años cuando su madre Bixin Unanue,
después de acudir a visitarlo, tuvo que aterrizar en
Biarritz
al temer que la Policía es- pañolapudiera
arrestarla si
tomaba tierra al sur del Bidasoa. Desde entonces, también
ella
forma parte del colectivo de refugiados políticos.
«La
represión vengativa se ensañó con el
padre,
Gotzon;al no poder detener a Bixin, lo arrestaron a él para
torturarlo durante diez días y dejarlo libre
después»,
narraron a GARA, en un relato emotivo.
Un
tiempo después, Aitor volvió a Euskal Herria
desde
México para continuar su vida, esta vez junto a su madre, ya
refugiada en Lapurdi. Después de transcurrir la
«difícil»
década de los 80, «con una continua
represión y
guerra sucia», será en 1991 cuando lo detengan de
nuevo.
Pero esta vez también quedarán arrestados sus
padres
Gotzon y Bixin, bajo la acusación de haber dado cobijo al
«comando Barcelona» de la organización
armada ETA.
«Nos dieron fuego señala Bixin
pero aquí
estamos y aquí seguiremos. No van a poder con
nosotros».
Mientras
que Bixin Unanue será ingresada en la prisión de
Fleury-Merogis quedó libre seis meses
más tarde
por razones de salud, Aitor estará preso durante un
año
en Fresnes. Gotzon, el padre, quedará libre y
será de
nuevo arrestado en tan sólo tres días. Finalmente
quedará en libertad.
La
precariedad de Metz
Después
de un año encarcelado, y aunque en el juicio que se
celebró
en 1993 quedara absuelto, Aitor sería asignado en la
región
francesa de Metz. Allí le obligaron a permanecer en un
albergue, «en condiciones de precariedad»,
además
de tener que acatar los diferentes mecanismos de control impuestos.
«No tenía nada, ni documentación, ni
papeles, ni
ingresos, ni familia, ni amigos, ni siquiera un vasco, nada»,
señala su hermana Bakarne. Por ello, pondrá fin a
su
asignación, aunque en 1994 sería de nuevo
arrestado en
las calles de París y devuel- toa Metz; para sus familiares,
fue una nueva «venganza».
Tal
y como señalan sus allegados, para entonces ya su
personalidad
dicharachera y comunicadora había cambiado, y empezaban a
aflorar los síntomas que derivarían en una
enfermedad
sicológica que achacan a «todo lo que
vivió a
causa de la represión».
Incluso
emprendió de nuevo sus estudios de Historia, y
continuó
pintando y fotografiando, y acudiendo al monte, y buscando, cada fin
de semana, el cobijo de otros compañeros también
refugiados.
Pero
el semblante sonriente de Aitor perdura en el puerto de Santa Barbara
de Donibane Lohitzune y en el de Algorta, dos lugares que amaba. Y
perdurará, ya que «nunca perdió el
norte»,
nunca sucumbió a los fines de asimilación
política
de la represión, remarcan. Una sonrisa pícara
pese a
una vida azotada sin cesar por la persecución
política.
Su madre, Bixi, resume con orgullo que «he tenido un hijo de
aupa». -
Batzu sorlekutik
hurrin hiltzen dira
derrigorrez.
Ataut batzu sehasketatik hurruti
behar dira jarri.
Gu ez gara Igorretan hilgo, hareatzan eroriko gara
gerlan jaurtiriko gezia lez.
Selban hobiratuko gaituzte, lehengusu eta lagunen
gutunez
estalirik.
Haizeak gure errautsak eramanen ditu, beste hizkuntzaz
mintzo diren ezpainetaraino.
Gure aitaren etxeak zutik iraunen du
gu gabe.
Joseba Sarrionandia
«Elortzarena
ez da gertakari soltea izan, egoera zehatzean jazotako heriotza
baizik»
Joan
den astelehenean Baionako bere etxean hilda aurkitu zuten Aitor
Elortza euskal iheslari politikoaren heriotza ez dela
«gertakari
soltea» izan, «testuinguru oso zehatzean jazotako
heriotza» baizik esan zuen, Iheslarien Kolektiboaren izenean
Xabier Perez Susperregik, atzo, Baionan egindako prentsaurrekoan.
Haren
bizitzaren gorabeherak gogora ekarri ostean, «Euskal Herria
bihotzean» zeraman algortarraren egoera «estatuen
jazarpenaren» ondorio izan dela nabarmendu zuen:
«Bereziki
Estatu frantsesaren pre- sioak eraginda, azken unera arte
prekarietatean, beldurtuta eta iheska bizitzera behartu
dute».
Ehunka
bezala
«Estatu
frantsesaren erabateko inplikazioa dela medio» ehunka euskal
herritarrek pairatzen duten egoera dela gaineratu zuen kolektiboaren
bozeramaileak. Aste honetan bertan, Europako Giza Eskubideen Gorteak
Isabel Aristimuño iheslari ohiari urteetan dokumentazioa
ukatzeagatik Gobernu frantsesak jaso duen zigorra jarri zuen jazarpen
horren azken adibidetzat.
Anai-artea
errefuxiatuen sostengurako aspaldiko elkartearen izenean, Mixel
Mendibourek 60-70eko hamarkadetako iheslarien belaunaldia joaten ari
den bitartean, «oraindik gauzak konpondu gabe»
daudela
adierazi zuen.
Elortzaren
familiari eta lagunei elkartasuna agertuta, «biluzik sortu,
bizi gogorra eraman eta bakarrik hil» poetaren hitzok bere
egin
zituen, eta edonorentzat hori oso gogorra dela nabarmendu zuen.
Askatasunak,
bere aldetik, Elortzaren heriotza irmoki salatu zuen: «Euskal
Herriaren alde borrokatzeagatik, Estatu espainolaren tortura eta
errepresioaren atzaparretatik alde egitera behartua ikusi zuen bere
burua. Horregatik eman zion ihesari, eta, orain, bizitza bezain
gogorra izan da haren heriotza».
Azkenaldian
badirela bi urte baino gehiago heriotzarik gabe entzun ohi dela esan
zuen Oskar Bizkaik: «Baina hori gezurra da. Aitorren
heriotzak,
eta Imanolenak, Sararenak, Karmelerenak eta beste hainbatenak
frogatzen dute, argi eta garbi, baieztapen hori ez dela
egia»,
adierazi zuen.
Askatasunaren
ordezkariak dei egin zien bi Estatuei iheslariak behingoz bakean
uzteko. Halaber, «gatazka politikoa konpontzeko
bidea»
har dezala eskatu zion. «Horretarako, Euskal Herriaren izaera
onartu eta euskal herritarrok gure herrian libre bizitzeko dugun
eskubidea errespetatu behar dute».
Hiru
erakundeetako ordezkariek dei egin zuten gaur arratsean, 20.00etan,
Donibane-Lohizuneko Grand Hotel aitzinean, Elortzari egingo zaion
omenaldira joateko, bai eta Algortan, ordu berean, egingo den ma-
nifestazioan parte hartzeko ere.
Aitorren
borondatea
Epaitegiak
atzora arte ez zuen Aitor Elortzaren gorpuari autopsia egiteko
agindua eman. Hori dela-eta, aste batzuk itxaron beharko dira emaitza
jakiteko eta tarte horretan familiak ezin izango du erraustu.
Behin
Administrazio frantsesaren baimena eskuratuta, iheslari politikoaren
hilotza errausteko asmoa du familiak, eta, ostean, Algortako Portu
Zaharrean hedatuko dira errautsak: «Aitorren borondatea zen
hori».
urtarrilak 17, manifestazioa
Algortan
arratsaldeko
zortzietarako deitutako manifestazioarekin bat eginez, ehunaka lagun
irten dira kalera Aitor Elortza euskal iheslari politikoaren heriotza
deitoratu eta Algortako semea zenaren familiari elkartasuna
adierazteko. Ibilbidean zehar, ozen entzun ahal izan dira
"errefuxiatuak eta iheslariak Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea"
aldarrikatzen zuten oihuak; baita amnistiaren aldekoak ere. Besteak
beste, Segi, Karrika gazte konpartsa, Gorrondatxe eta Branka
(Itzubaltzeta / Erromo) kultur elkarteak, Batasuna, Getxo Bizia herri
plataforma, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Koska irratia, Algortako
Gazte Asanblada, Euskal Herrian Euskaraz eta Amarratsak kolektiboko
kideek parte hartu dute mobilizazioan. Ostiralean ere manifestazioa
egongo da Algortan, 20:00etan, Telletxe plazatik abiatuta; eskualde
mailakoa, hain zuzen ere.
Manifestazioa
hasi baino lehenago Aitor Elortzaren heriotzaren inguruko hainbat
xehetasun eman ditu Askatasunako
kide batek. Honek adierazi duenez, familiak berak aurkitu zuen atzo
gorpua. "Telefonoz hainbatetan deitu ostean, etxera bila joan ziren eta
heldu zirenerako hilik zegoen", azaldu du. Orain, Frantziako
administrazioaren eskuetan dago kontua eta autopsia noiz egingo dioten
zain daude senitartekoak. Behin hori eginda erraustu egingo dute gorpua
Elortzaren nahia errespetatuz eta familiak erabakiko du hausterreekin
zer egin. Askatasunako kideak jakinarazi duenez, hainbat omenaldi
egiteko asmoa
dago (toki desberdinetan); horietako bat Algortako Portu Zaharrean.
urtarrilak
20, manifestazioa Algortan, omenaldia Donibanen
Arratsaldeko
20:00etan, manifestazioa egin da Algortan AITOR ELORTZA GOGOAN EUSKAL
HERRIAN LIBRE BIZITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE lelopean. 300 pertsona
inguruk hartu zuen parte manifestazioan. Manifestazioaren
hasieran, Askatasunako kide batek hitz egin du eta ondoren Batasunako
beste kide batek.
Ordu
berean, 300 lagun baino
gehiago elkartu ziren Donibane-Lohitzunen Aitorren omenez.
Bertan, Xabier Perez Susperregi Euskal Iheslari Politikoen
Kolektiboaren izenean hitza hartu zuen:
"Agur Aitor, agur eta ohore. Zure ausentzia luzeena
bizitzen hasten garen honetan, zaila egiten zaigu datozkigun hitzen eta
oroitzapenetan hunkigarrienak eta gogangarrienak berezi eta argitara
ateratzea.
Zaila hainbeste bizipenetik ezer
nabarmentzea, dena
molde trinkoan bizi izan duzulako. Frankismoaren garaiko gauak
desherrian ekarri zintuen mundura. Diktadorearen azken arnasaren
dardarak zure familia jotzen zuen jadanik, eta horrek markatuko zuen
gerora bizitza osoan. Bizi dugunetik ikasten dugu eta bizi dugun hori
gehiago gerta ez dadin medioak jartzen ikasi nahi dugu. Sentibera
guztiz injustiziaren aintzinean, kontsekuente guztiz zure euskal
herritar nortasunean. Elkartasunak, mundu guztiko zapaldu guztiekin
identifikatzera eta beste gizatiar bat gehiago senti arazten zintuen.
Horregaitik hartu zenuen bidea eta engaiamendua, zuretzat eta
ingurukoentzat bizitza eta jendarte berri baten oinarriak eraikitzeko
esku kolpe baten emateko.
Eta bazenekien, denok dakigu, bide
horretatik
abiatuz une bakoitzean egin behar zena egiteak dakarkigun satisfazioa.
Baina horrek badu bere buelta, bere ordaina. Errepresioak harrapatu
nahi gaitu, eta beti lortzen ez badu ere mugatu nahi gaitu. Otsoaren
hatzaparrek Euskal Herritik kanpo, presondegira, GALaren heriotz meatxu
iraunkorra, ziega handia den egoitz asignaziora, prekarietatera eta
lazki bizitzera eraman nahi gaitu, eraman zaitu. Ez zenuen burua
makurtu eta beti oldartu zira. Gure helburuak lortzeko ate estuetatik
sartu eta bidezidorretatik ibili behar genuela esaten zenuen, eta
pertsona zein Herri bezala modu duinean bizitzeko eskubidea eskuratzeko
hortik pasa behar genuela bazenekien. Baina oinaze eta sufrimenduaren
gainetik, gure garaipen txiki eta handiak ospatzen, laguntzasuna eta
elkartasuna garatzen ere ikasi genuen. Zure ilusioak, esperantzak eta
beldurrak denonak dira.
Karga astunak ahuldu zintuen azken
urteotan, baina
burua altxatua zeneraman. Zure lekukoa pasatu diguzu eta zaude lasai,
behar bezala helburura eramango dugu eta.
Orain txori baten gisan joan zara,
ixilik. Joan?
Hemendik entzuten dugun jadanik hain maite zenuen Santa Barbarako
itsasoaren marruma, haizearen fereka eta txistua. Hori entzungo dugun
bakoitzean zu entzuten ari garela irudituko zaigu, belarrira goxoki
“irabaziko dugu”
xuxurlatzen.
Ez adiorik, laister arte Aitor!
Ondoren Aitorren lagun bat
gazteetako oroitzapenak ekarri zituen gogora eta 10 urte ondoren
berriz elkartu zirenean izandako bizipenak eta beretaz hainbat gauza
ikasi zituela konpartitu zuen bertara hurbildutakoei. Familiaren
izenean Aitorren lehengusina batek hitzegin zuen. Aurretik bi
dantzariek aurresku bat eskeini zuten. Familiakoek hitzegin ondoren,
Aitorren arreba, izeba bat eta 3 euskal iheslari politikoak itsasora
hurbildu ziren hainbat arrosa gorri eta arrosak jaurtiz Aitorri
hainbeste gustatzen zitzaion dultzainen soinua atetik entzuten
zelarik. Amaitzeko Oskar Bizkaik Askatasunaren izenean hitzegin zuen
:
AGUR ETA OHORE, AITOR !!
« Momentu zail
hauetan, izigarri gogorra zaigu burua hotzarekin hitz egitea. Nahiko
genuke gure tripekin mintzatu, sentimenduak eta ezintasuna
bultzaturik. Guk iheslarien errealitatea ezagutzen dugunok, zure
heriotza ez dela naturala izan badakigu. Zure heriotza, ezezagun eta
arrizkuz beteta dagoen bidaia baten ondorioa baizik ez da ; zuek,
tortura eta errepresioaren biktima ez izaiteko, zuen etxeetatik ihes
egin duzuenek sobera ongi ezagutzen duzuen bidaia.
Nork erran
dezake naturala dela bizi bat, nun persekuzio politika, erbestea,
deportazioa, gerra zikina, presondegia, iragankortasuna, eta bihar
zer gertatuko den ez jakitea ardatz nagusiak diren ? nun pertsona
baten etorkizuna hauen gainean oinarritua den ? Horrek eritu zaitu,
eta zalantzarik gabe, horrek heriotza hurbildu zintuela.
Askatasunak biziki ongi daki zure heriotzaren arduradunak
nortzuk diren ; gure herriaren askatasuna hartu zigutenak ; euskal
jendartearen kontra neurri errepresiboak hartzen dituztenak ;
gatazkari aterabide demokratikoa uko egiten diotenak.
Azken
urteetan heriotzarik egon ez direla erraten duten faltsu horiei, guk
heriotzak izan izan direla erraten diegu, eta heriotza horiek,
iheslari, preso eta haien senideen artean nahiz ETAko gudarien artean
bilatzen ditugu.
Bukatzeko, inork ez du erran Euskal
Herriaren askatasuna lortzea errexa izango zenik ; izan ere, anitz
bidean geratu dira, eta zu azkena Aitor. Baina, zuek, konpromisoz eta
duintasunez gorriak diren izarrak askatasunaren bidea argitzen
digutenak zarete. »
|
|
|
|
Euskal
Iheslari Politikoen Kolektiboaren ekarpena Gatazka
Konponbiderako Batzordeari
SAR HITZA
Bi estatuen menpe izan garen euskaldunok, menpekotasuna onar ez
genezakeelako, gure etorkizuna gure gain hartu nahi izan dugulako, gure
sorterria utzi beharrean aurkitu izan gara, gehienetan ezarri diguten
muga horren bestalde anai-arreben babesa atzemanez.
Iheslariak egoteak Euskal Herriaren normalkuntza politikoaren eza
erakusten du. Paris eta Madrilen helburua garbia da : dituzten tresna
guztiak erabiliz euskaldun gehiengoaren nahia zapuztea,. Hitz batez:
inposaketa. Mendetan zehar gure Herriaren etorkizuna antolatzeko dugun
eskubidea ukatuz, bake eza ekarri du.
Iheslariak desagertaraziz euskal arazoarekin bukatuko dutela
sinestarazi nahi digute bi estatuek. Erabili dituzten tresna guztiak
– gerla zikina (atentatuak, bahiketak eta erahilketak),
tribunalak (estradizioak, presondegiratzeak), neurri administratiboak
(kanporaketak, egoitza debekuak, leku batean bizitzera behartzeak,
deportazioak,…)- iheslariak bizi publikotik baztertzeko eta
euskal mugimendua eta borroka kriminalizatzeko erabiliak izan dira.
Iheslariok jasan dugun errepresioa Espainia, Frantzia eta beste
estatuen arteko kolaborazioaren ondorioa da
Euskal Herria muga batek zatikatzen duen geroztik, beti egon dira
iheslariak, muga alde batean zein bestean, inposaketa edo gerla non
gertatzen den arabera.
Euskal Iheslarien Kolektiboak desagertzeko bokazioa du. Gure egoera eta
izaera gatazkak sortu dituen hein berean, gatazkaren konponbideren
ildotik ere desagertuko da kolektiboa.
IZAERA POLITIKOA; SUBJEKTU POLITIKOA
0.-IHESLARI POLITIKOEN KOLEKTIBOA
Errealitate ezberdinak egoten dira
iheslari
politikoen jatorrian, baina oro har eskubide urratuak eta
erresistentzia jarrerak biltzen dira. Alde batetik asimilazio politiko,
soziala edota kulturalerako asmoa azaltzen da. Beste aldetik,
asimilazioari kontra egiten dion erresistentzia jarrera. Bi faktore
horiek osatzen dute egoera gatazkatsua gure herrian bezala mundu
zabaleko herrialde anitzetan.
Hautu bat bada, beraz, iheslari politikoen sorreran. Aukera politiko,
soziala edota kultural baten aldekoa, alegia. Hautua eta hautu hau
hautsi nahi dutenen jarrera errepresiboa. Hortik datorkigu iheslarioi
izaera politikoa.
Izan ere, iheslari politikoak gatazka
politiko baten
ondorioz sortzen gara. Jatorri politiko-soziala duen gatazka baten
adierazle bilakatzen gara, bestaldetik. Horregatik hain zuzen estatuak
tematzen dira iheslari politikoen esistentzia beraren ukazioan.
iheslari politikoen izatea ukatuz, jatorrian duten gatazka ere errezago
desitxura daitekeelakoan. Eta norabide horretan estrategia errepresibo
anitz bideratzen dira iheslari politikoen kontra.
Norbanakoa izan litekeen arren, oro har iheslari politikoen hautua
kolektiboa izaten da. Iheslari politikoak borroka prozesu kolektibo
baten baitan sortzen baikara. Areago, behin erbesteratu eta gero,
iheslariok lotzen gatzaizkio erbestera eraman gaituen borroka
prozesuari.
Kolektibotasuna gorde nahi izan dugu
gure borroka
engaiamenduaren adierazle moduan. Kolektibotasuna izaten da
gureganatzen dugun tresna nagusia borroka prozesutan eragiten
segitzeko. Kolektibo bezala antolatu eta jokatuz, azkenik, subjektu
politiko bat osatzen dugu, maiz egoera ezberdin eta jokabide
ezberdinetan. Horren guztiaren ondorioz, erreferentzialitate argi bat
proiektatzen dugu iheslari politikoek : borroka erreferentzialitatea,
alegia.
1.-GATAZKEN KONPONBIDEA
Gatazkek badute konponbide demokratikoa.
Oinarrizko
eskubideak errespetatuak diren neurrian, gatazkek izango dute
konponbidea, justizian eta demokrazian oinarriturik.
Pentsaezina da, ordea, inoiz gatazkak
gaindituko
direnik iheslari politikoen egoerak bideratu gabe. Alta, iheslarion
alde lan serio eta jarraitua egitetik aukera berriak sortuko dira
gatazken konponketari begira.
Iheslari politikoek ere berebiziko papera jokatu behar dugu edonolako
konpontze saiakeretan. Iheslari politikoek justizian eta demokrazian
oinarritutako konponketa baten alde eragiten dugu, eskubideen
errespetuan oinarritutako konponketa baten alde. Eta Amnistia Osoa
ondorioztatuko da, ezinbestean, gatazken gainditze bidean.
2.- ESKUBIDE POLITIKOAK
Errealitate politiko eta sozialak eraldatzearren lan eta borroka
egiteagatik erbesteratu behar izan dugun herritarrak gara, izan ere,
eskubide beteko subjektu politikoak. Herritar ororen eskubide zibil eta
politiko beretsuen jabe, halaberean. Baditugu eskubide kolektiboak,
batez ere eratorriak diren prozesu politikoetan parte hartzeko
eskubidea.
Iheslarien jatorri eta izaera politikoaren aitorpenetik eratortzen dira
arestian aipatutako eskubide politikoak. Aitorpen hauxe ezinbesteko
urratsa da gatazken konponketari begira, AMNISTIA OSOA gatazken
konponketaren ezinbesteko atala izango den bezala.
EKARPENAREN ARDATZAK
Gure izaera politikoaren onarpena. Arrazoi politikoengatik gure
sorterria utzi behar izan genuen Euskal Herriaren askapenarekiko
engaiamendu bat hartzeagatik.
Eskubide politikoak. Iheslari guztiendako E.H.an biziz gatazkaren
konponbidean parte hartzeko eskubidea. EHan euskaldun libreak bezala
bizitzeko, gure herrian gure ekarpena egin ahal izateko, munduan zehar
gauden 2000 iheslarien eskubide hori nola bermatu behar dugu.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
 |



Aitor, hiru argazki



Bixi amarekin, lagunartean

Baionan, lagunekin

Kartel bat

Manifestazioa Algortan

Prentsaurrekoa Baionan

Omenaldia Donibanen

Frantziako kontsulatuaren aurreko elkarretaratzea, Bilbon
|