|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![]() Aitor Elorza Unanue Euskal Herria libre izateko eta Euskal Herrian bizitzeko borrokatu zara. Euskal Herriak bere baitan gordeko zaitu! OMENALDIA EGINGO ZAIO ALGORTAKO PORTU ZAHARREAN BERE ERRAUTSAK ITSASORA ZABALTZEAREKIN BATERA. BAINA ORAINDIK ERRAUSTEKO BAIMENA EMAN EZ DUTENEZ, AUTOPSIAREN PROZEDURA ZERAMAN FISKALA GAIXOTU DELAKO TARTEAN, EZ DAGO ORAINDIK OMENALDIRAKO DATA ZEHAZTUTA ------------------------------------------------------------------------- Barrutik Getxoko Amnistiaren Aldeko mugimenduaren webgunea da. Bertako presoen eta hildakoen informazioa daukagu bertan jarrita. Informazio hau aldioro berritzen dugu. Bestela, Getxoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren gaineko eguneroko informazioa jakiteko begiratu Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren blogean: ![]() IBAETAKO MANIFESTUA
Euskal Herrikoa bezalako gatazka bat konpontzeko ezinbestekoa da preso politikoen eskubideak bermatzea. Horrela frogatzen dute mundu zabalean izan diren bake prozesuek, eta horrela ulertu dute ere bai Ibaetako Foroak bultzaturiko manifestua sinatu duten 29 gizarte eragileek. Aurrera begira, foroak harturiko konpromisoen berri besteren artean, hileko azken ostiraletako elkarretaratzeak bultzatzea emango diete eragile politikoei, manifestua mozioaren bidez euskal erakundeetara igortzeko asmoa agertu baitute izenpetzaileek. IBAETAKO MANIFESTUA
ESKUBIDEAK BERMATZEKO, KONPONBIDEA SUSTATZEKO Ia 700 euskal herritar daude kartzelan, “terrorismoaren aurkako borroka” deitutakoak eragindako salbuespen arauen ezarpena dela eta. Eta espetxetako egoera okertzen ari da. Presoek pairatzen dituzten bizi baldintza gogorren adierazle, 20 dira dagoeneko espetxeetan hil diren lagunak, azkena orain dela gutxi. Presoen gehiengo izugarria (%98,5) Euskal Herritik kanpoko espetxeetan dago, Espainiako eta Frantziako gobernuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren ondorio. Sakabanaketa euren legearen eta presondegiko oinarrizko tratamendu ororen aurka doa. Preso daudenekiko zein euren senide eta inguru sozial eta politikoarekiko mendekuan eta xantaian oinarritutako erabaki politikoetan oinarritzen da. Sakabanaketak preso dauden lagunen bizi baldintzak gogortzen ditu, eta zigorra senide eta inguruko pertsonei zabaltzen die. Izan ere, preso dagoen lagunarekin denbora labur batez egon ahal izateko izugarrizko esfortzua suposatzen du, bai denbora aldetik, bai espetxeetara joateko egin behar diren bidai luzeek eskatzen duten arriskuen aldetik, eta, baita ere horrek guztiak suposatzen duen dirutzagatik. Honako datu hauek esandakoa berresten dute: • Presoak Euskal Herritik 724 kilometrora daude, batez beste. • Bisitak mantentzeko urteroko batezbestekoa 13.812 eurokoa da presoen senideentzako. • Dagoeneko 16 lagun dira presoak bisitatzeko desplazamenduetan hildakoak. • 2005. urtean 28 auto istripu izan dira, eta 72 lagun izan dira kaltetuak. Egungo Espainiako eta Frantziako gobernuek kartzela eta zigor arloetan aurreko gobernuen ildo bera daramatela salatu beharra dago: zigorren handitzea, sakabanaketa, isolamendua, komunikazioen murrizketa, gaixo dauden presoen eskubideen urraketa, presoen hezkuntza eskubiderako eta euskararen erabilerarako trabak jartzea, espetxe zigorraren iraupenaren murrizketarako aukeren ezabaketa, legeak onartutako mesedeen aplikazioaren murrizketa kartzelatik ateratzea eragozteko asmoarekin… Neurri horiek, batetik, espetxeetako bizi baldintzak gogortzea bilatzen dute, eta, bestetik, preso dauden lagunek espetxean igaro behar duten denbora ahalik eta gehien luzatzea. Frantziako Estatuan legez indarrean den bkiziarteko kartzela zigorra bezala, Espainiako Estatuan praktikan norabide horretan ari dira. Erabaki eta politika hauen guztien larritasunaren aurrean agiri hau sinatzen dugunok Espainiako eta Frantziako gobernuei honako hau exijitzen diegu: • Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko Eskubidea: -Tortura eta tratu krudelik ez. -Ez isolamendurik, ez jipoirik. -Beren nazio zein kultur identitatearekiko begirunea. • Osasun Eskubidea: -Osasun zainketa duina. -Konfiantzako sendagileek ere bisitatuak izateko aukera. • Komunikazio Eskubidea: -Ez interbentziorik, ez murriztapenik. -Euskaraz ere komunikatzeko askatasuna. • Hizkuntz Eskubidea: -Euskaldun legez, beren garapen integrala euskaraz burutzeko askatasuna. • Hezkuntza Eskubidea: -Ikasteko zangotrabarik ez. -Ikasketak euskaraz ere burutu ahal izateko aukera. • Ama eta aitatasuna eskubidea: -Duintasun osoz presoen ama izateko eskubidea -Aitarekin komunikazioei trabarik ez. -Kartzela barruan umeen bizitza kalitatearen errespetua. • Askatasunerako eskubidea: -Baldintzapeko askatasuna aplikatzea zigorraren ¾ edota 2/3 bete dituzten presoei (epaituak izan ziren Kode Penalaren arabera). -Legez dagozkien erredentzioak aplikatzea iniolako diskriminalizaziorik gabe. -Larriki gaixo direnen berehalako kaleratzea. • Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko Eskubidea: -Kolektiboak izendaturiko Mintzakidetzaren aitortza. -Kolektibo gisa gainerako eragileekin harremanak izateko askatasuna. -Euskal gizartean eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko aukera eta askatasuna. Bildu garen erakunde, talde, mugimendu eta sindikatu kideok: • Gure egiten dugu, beste behin ere, “EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA” oihua. • Gure kideei, eta oro har euskal jendarteari presoen egoera larriaz jabetu, aldarrikapen hauekin bat egin eta aktiboak izan daitezela eskatzen diegu. • Bereziki, hileko azken ostiraletan preso politikoen senideen elkartea den ETXERAT-ek Euskal Herriko herri eta hirietan burutuko dituen ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. • Eta aldi berean Euskal Presoak Euskal Herrira ikurra berriro hartu eta bere presentzia publiko masiboa ziurtatu dezagula Euskal Herri osoan. Euskal Herrian, 2005eko azaroan Sinatzaileak: ELA, LAB, ESK, EILAS, HIRU, EHNE, ELB, AEK, Herria 2000 Eliza, Bai Euskal Herriari, Torre de Babel, Hegoaren Sarea, Segi, Duina, Etxerat, Askatasuna, Bilgune Feminista, EHGAM, TAT, Eguzki, Gurasoak, Askapena, Behatokia, Ikasle Abertzaleak, ESAIT, Euskal Herrian Euskaraz, Iratzarri, Anai Artea eta Komite Internazionalistak.
|
![]() Preso Politikoen Aldeko Nazioarteko Adierazpena Preso
politikoen jatorri eta izaera politikoa da. Aitortza hau ezinbestekoa
da beraiek ondorio diren Preso
politikoak badira eskubide politiko, zibil eta kolektiboen jabe,
nahiz eta preso egon. Batez ere beren prozesu politikoetan parte
hartzeko eskubide kolektiboaren jabe. Preso politikoen ![]() Kurtsaaleko Adierazpena Frantziak eta Espainiak izateko eta erabiltzeko eskubideak ukatzen dizkiote Euskal Herriari. Ukazio horrek sortzen du gatazka. Gatazkaren ondorio diren Euskal Preso Politikoek jatorri eta izaera politikoa dute, beraz. Haien ezaugarri nagusiak bi dira: Euskal Herriaren alde esparru eta borroka molde anitzez aritu izana, bata; eta kartzelan ere Kolektiboa osatuaz, esparru eta molde propio batez aritzen segitzeko erabakia, bestea. Badagokie, ondorioz, euskal prozesu politikoan parte hartzeko eskubidea. Gatazkak badu konponbidea, justizian, demokrazian eta gure herriaren eskubideen errespetuan oinarrituta. Taxu horretako konponbidea, ordea, presoen eta gainerako errepresaliatuen egoerak bideratu beharko ditu, Amnistia Osoa ondorioztatuz. Bien bitartea, euskal prozesu politikoan parte hartzeko duten eskubidearen bermea ezinbestekoa da Euskal Presoak Euskal Herriratuak izatea. (2003 abenduaren 21a) |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||